Gurutze Gorriak “Contrata Sin” kanpaina jarri du abian, zailtasun handienak dituzten pertsonen kontratazioa sustatzeko

Wednesday September 18th, 2024

  • Euskadin 105 enpresa laguntzaileren laguntza izango du: enpresa horiek sentsibilizatuko dute enpresa-sarea, hornitzaileekin eta bazkideekin dituzten harremanen bidez, bai eta herritarrak oro har ere
  • Gasteiz On, Arabadendak, Bizkaidendak eta Dendartean lantegien bitartez, 2.550 landare banatuko dira: gizarte berdinzaleago, anitzago eta laneratzera irekiago baten aldeko apustuaren aldarri

2024ko irailaren 19a. Euskal Autonomia Erkidegoko Gurutze Gorriak ekimen bat jarri du abian, oztopoak hautsi eta sozialki zailtasun gehien duten pertsonei lan-merkaturako sarbidea errazteko, haien gaitasunak, ezaugarriak eta talentua kontuan hartuta (beste ezaugarri batzuen gainetik). Ekimen hau 2020tik garatzen ari da, eta 2024an bere irudia eguneratu du: kontratatuak izateko orduan aurreiritzi eta estereotipo handienei aurre egiten dieten kolektiboak ikusaraztea xede. Hain zuzen ere, 45 urtetik gorako edo 25 urtetik beherako pertsonak, emakumeak eta migratzaileak.

Horretarako, ehun enpresa kolaboratzaile baino gehiagoren laguntza izango du, eta enpresa horiek preskriptore gisa jardungo dute, hau da, haien eragina eta kontaktu-sareak erabiliko dituzte enpresa-sarea sentsibilizatzeko, hornitzaileekin, bezeroekin eta beste bazkide batzuekin dituzten harremanen bidez, bai eta herritarrak oro har sentsibilizatzeko ere. Helburua da gizarte berdinzaleagoa, anitzagoa eta laneratzera irekiagoa bultzatzea.

“Helburua sentsibilizatzea da, pertsonei baldintza berdinetan lanpostua lortzea zailtzen dieten oztopoak, estereotipoak eta aurreiritziak gainditaraztea, eta, horrez gain, lan-merkatu irekia eta aurreiritzirik gabea sustatzea, batez ere enpresak eta gizarte osoa inplikatuz”, azaldu du Teresa Romero Gurutze Gorriko enplegu-arduradun autonomikoak.

Kanpaina lau mezu nagusitan oinarritzen da:

  • “Iraungitze-datatik haratago”: seniorrek lan-elkarrizketa baterako gonbidapenen erdia jasotzen dute, adin txikiagoko antzeko profilekin alderatuta.
  • “Eskarmentutik haratago”: gure herrialdeko gazteen langabezia-tasa altuenetakoa da, gazteen emantzipaziorako eta bizimodu independentea izateko aukerak zapuztuz.
  • “Generokerietatik haratago”: genero-estereotipoek eta erantzunkidetasun ezak mugatu egiten dituzte emakumeen aukerak eta laneratzea, eta eragin negatiboa dute haien bizitzetan.
  • “Jatorritik haratago”: atzerritar jatorriko pertsonei lotutako aurreiritziek lan-merkatuan sartzeko eta gizarteratzeko aukerak murrizten dituzte, baldintza berdinetan.

Gasteiz On, Arabadendak, Bizkaidendak eta Dendartean enpresen eskutik 2.000 landare baino gehiago banatuko dira kanpainaren mezuarekin bat eginten duten 105 enpresen artean. Araban 60 enpresa kolaboratzailek banatuko dituzte 1.452 landare, Gipuzkoan 28k 677 landare eta Bizkaian 17k 422 landare.

Gurutze Gorriak jendarteari gonbitea luzatzen dio landareekin argazkiak egitera eta sare sozialetan partekatzera #ContrataSin traolarekin. Gainera, https://www2.cruzroja.es/contratasin  webgunea du. Bertan, edozein pertsonak edo enpresak bere zalantzak argitu ditzake eta sare sozialetarako argitalpenen kit bat deskargatu, kanpainaren berri ematen laguntzeko.

Kanpaina Gurutze Gorriaren Erronka Sozial Enpresariala + PLUS proiektuaren barruan dago. Proiektu hori Arabako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako FSE+ Estatuko Gizarteratze, Haur Berme eta Pobreziaren aurkako Borroka programak finantzatzen du.


Albiste Berriak (Artxiboa 2013-2023) Gurutze Gorria prentsan

Azken albisteak

Gurutze Gorriak “Contrata Sin” kanpaina jarri du abian, zailtasun handienak dituzten pertsonen kontratazioa sustatzeko

Euskadin 105 enpresa laguntzaileren laguntza izango du: enpresa horiek sentsibilizatuko dute enpresa-sarea, hornitzaileekin eta bazkideekin dituzten harremanen bidez, bai eta herritarrak oro har ere

IRAKURRI GEHIAGO
Irailak 14: Lehen Sorospenen Munduko Eguna

Bizkaiko Gurutze Gorriak doan eta bideo formatuan erakusten du zer egin larrialdi-egoera baten aurrean

IRAKURRI GEHIAGO
EUSKADIKO GURUTZE GORRIAK ERREPIDEKO ISTRIPU BAT SAIHESTEKO MARTXAN JAR DAITEZKEEN NEURRIAK GOGORARAZI DITU

“Errepidean, maite ezazu zeure burua” lelopean, hamar ezbeharretatik zortzi saihestu daitezkeela ohartarazi du erakunde humanitarioak

IRAKURRI GEHIAGO
Cruz Roja Española utiliza cookies propias y de terceros para facilitar al usuario la navegación en su página Web y el acceso a los distintos contenidos alojados en la misma. Asimismo, se utilizan cookies analíticas de terceros para medir la interacción de los usuarios con el sitio Web. Puedes consultar la política de cookies aquí   
Privacidad